Ez dakit nola iritsiko ote zinen amatasunera, baina lehen bi urteetan uneren batean zeure buruari galdetuko diozu: “nork esan ote zidan niri honetan sartzeko?”.

Ongi etorri amatasunera!

Amatasuna bururatzen zaizkizun sentimendu guztiak hartu eta koktel-ontzian indar handiz, duzun indar guztiaz nahastea dela aurreratu nahi dizut…

Gozatuko duzu, negar egingo duzu, barre, amestu, lorik gabeko gauak igaro… baina, batez  ere, inoiz inor maite ez duzun bezala MAITATUKO duzu. 

Amatasunak aldatu zaitu lehen aldiz aipatu zenuen une beretik. 

Nik amatasuna jauzi-ohol gisa erabiltzeko aukera eskaintzen dizut sentitzen duzunaren araberako bizitza aldaketa baterantz jauzi egiteko. 

Bazatoz? 

Ahaztu zait ia-ia. TZAITEL dut izena eta alaba, ama eta haurdunaldiko bidelaguna naiz. 

Niri buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen nago.

A %d blogueros les gusta esto: